IRRATIA

Enea x 3

Kuttune, Alosa, El Pony Pisador, Baiuca, Fillas de Cassandra eta Alboka bezalako artisten doinuak elkartu ditu Eneak bere hirugarren saioan. Herri-musikaren sustraietatik abiatuta, tradizioa eta gaur egungo soinuak uztartzen dituen bidaia berezia osatu du.

Beste Bat Enea (NAIZ Irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Herri-musikaren sustraiek eta tradizio ezberdinetako doinuek hartu dute protagonismoa Enearen hirugarren 'Beste Bat' saioan. Euskal Herriko musika eta beste hainbat lurraldetako proposamenak elkartu ditu, belaunaldiz belaunaldi transmititutako doinuak eta gaur egungo interpretazioak uztartzen dituen hautaketa berezi batean.

Kuttune, Alosa, El Pony Pisador eta Bidenabar bezalako taldeen lanekin batera, Baiuca eta Rodrigo Cuevasen arteko elkarlana, Fillas de Cassandra eta Kherauren musika ere izan dira entzungai. Jullie Fowliesen doinuek eta Alboka taldearen abesti batek osatu dute ibilbidea. Hizkuntza, erritmo eta tradizio musikal ezberdinak gerturatu ditu Eneak, herri-musikaren aberastasuna eta gaur egungo sorkuntzekin duen lotura agerian utziz.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

Kuttune — Irradaka
Alosa — Aquestas muntanyas
El Pony Pisador — La noble vila da su
Bidenabar — Aio, maitia
Baiuca eta Rodrigo Cuevas — Veleno
Fillas de Cassandra — Varre Vasoira
Kherau — Arin in dantza
Jullie Fowlies — Dh'eirich mi moch madainn cheothar
Alboka — Mundua ala gu