IRRATIA

Nora Salbotx, ‘Hezitopia’

‘Hezitopia’ saiakera fikzionatua osatu du Nora Salbotxek. 

Nora Salbotx (NAIZ Irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Liburuen Mintzoa saioko seigarren gonbidatua ‘Hezitopia’ saiakera fikzionatua idatzi duen Nora Salbotx izan da. Liburuan hezkuntzaren egungo egoeraz eta etorkizunari buruzko proposamenez aritu zitzaigun idazlea.

Horrezaz gain, Ataungo Otso Irakurleak literatur taldeko Joxe Begiristainek Emily Brontëren ‘Gailur Ekaiztsuak’ eleberria gomendatu zigun.

Zozketa. ‘Hezitopia’ saiakera liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan HEZITOPIA.

Irratsaioren emankizunak: Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. ‘Liburuen mintzoa’ zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian (asteazkenetan 20.00tan) eta Bilbo Hiria eta NAIZ Irratian (ostegunetan 21.00tan). Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan.