Mirena x 2
Ken Zazpi eta Gatiburen doinuetatik Silvio Rodriguez, Cecilia, Georges Moustaki eta Joan Manuel Serraten kantagintzara jo du Mirenak. Hizkuntza eta belaunaldi ezberdinetako abestiekin osatutako bidaia musikala proposatu du.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Kantagintzak eta abestien bidez kontatutako istorioek protagonismo berezia hartu dute Mirenaren bigarren 'Beste Bat' saioan. Euskal Herriko musika, nazioarteko kantautore ezagunak eta belaunaldi ezberdinetako doinuak uztartu ditu, estilo eta hizkuntza aniztasuna oinarri hartuta.
Ken Zazpi, Gatibu eta Mocedades bezalako taldeen abestiekin batera, Georges Moustaki, Silvio Rodriguez, Cecilia, Ismael Serrano eta Joan Manuel Serraten lanak entzun dira. Horrez gain, Mirenaren beraren hainbat kantu ere bildu ditu, bere sorkuntza musikala beste artista batzuen lanekin elkartuz.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
Mirena — Conclusion
Ken Zazpi — Ezer eza da betiko
Gatibu — Pailazo
Georges Moustaki — Le Meteque
Mocedades — Donde estas corazon?
Mary Poppins — Stay Awake
Mirena — Tu, Tu, Jo, Jo – Negacio
Silvio Rodriguez — Cancion del elegido
Cecilia — Dama, Dama
Ismael Serrano — Papa cuentame otra vez
Mirena — Bala Perdida
Joan Manuel Serrat — Paraules d'amor