Lehen trenak Euskal Herrian (I)
Bidaiarien lehen trenak martxan jarri orduko iritsi ziren lehen burdinbideak Euskal Herrira ere, Baiona izan zen trena jasotzen lehen hiriburua eta urte gutxitan denean zabaldu zen.
Este navegador no soporta el elemento audio.
NAIZ Irratia
Garai oso baten adierazle bihurtu zen trena asmatu eta gutxira. Burdinbideen eraikuntzak harreman komertzial eta pertsonalak aldatu zituen eta hamarkada gutxitan Euskal Herri guztian bide zabal eta estuko sare handi bat sortu zen. Juanjo Olaizola Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendariarekin osatu dugu atzera begirakoa, trenaren ezarpenaren prozesua ezagutzeko.