IRRATIA

Hazparneko saioaren laburpena (EHBT)

Hazparnen izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen saioa eta bertan Miren Artetxe nagusitu da, Eibarko finalaurrekoetan izango da hendaiarra. Lehen faseko saio honetako laburpena osatu dugu txapelketa jarraitzeko NAIZ Irratiko espazio berezian. 

Miren Artetxe kideen zorionak jasotzen. (Kazeta.eus)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Miren Artetxe da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako (EHBT) lehen protagonista, berak eskuratu du Hazparnen finalaurrekoetarako txartela. 

NAIZ Irratian txapelketari jarraipena egiteko espazio berezi honetan Hazparnen irailaren 19an izandako saio bertsoaldi sorta zabala jaso dugu, lehen kanporaketa hori errepasatze aldera. 

Finalaurrekoetarako sailkatua:
Miren Artetxe Sarasola_____________709

Puntuazioaren arabera egingo dute aurrera, edo ez:

Maddi Ane Txoperena Iribarren_____691
Xabat Galletebeitia Abaroa ________672
Unai Anda Delika__________________636,5
Peru Abarrategi Sarrionandia_______631
Eki Mateorena Zozaia_____________589,5

 

Asteburuko saioak

Asteburu honetan eskaintza bikoitza izango da EHBTren lehen fase honetan.

Larunbatean, Altsasun, honako bertsolariak ariko dira: Eneko Araiztegi Agirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Oier Etxeberria Zubimendi, Txaber Altube Sarrionandia.

Igandean, Lekeition, honakoak: Aitor Bizkarra Ruiz, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola, Aroa Arrizubieta Barredo, Eneritz Artetxe Eizagirre, Maddalen Arzallus Antia.

Asteazkenero 18.00tan eskaintzen du NAIZ Irratiak azken saioko laburpena.