IRRATIA

Iñigo Etxezarreta (ETS)

ETSrekin bide oso garrantzitsua egiten ari da Iñigo Etxezarreta, barru-barrutik hitz egitera etorri da Otea Lili saiora. 

Iñigo Etxezarreta NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Iñigo Etxezarreta (Gasteiz, 1988). Ingeniaritza industriala egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Ingeniari lanak egin izan ditu, baina orain musika du lanbide. 18 urterekin Gedar taldean jo zuen eta, sasoi batez, En Tol Sarmiento (ETS) taldearekin partekatu zuen musikagintza. Gero ETSrekin geratu zen. Maketa bat kaleratu ondoren, zazpi disko luze argitaratu ditu ETS taldeak.

Gustura hartu zuen Iñigo Etxezarretak Otea Lili saiora etortzeko gonbidapena, datak egokitzea izan da lanik zailena. Gertuko Iñigo bat disfrutatuko dugu solasaldian, sakonki begiratu dio bere nortasunari eta elkarrizketa mamitsua atera zaio.

Iñigo Etxezarretak hamaika gogoeta utzi ditu entzungarri Otea Lili saioan. Iñigo Etxezarretaren hausnarketa gehiago dituzue irratsaioan, askatasunetik eraikitako gogoetak dira. Ondoren doana lagin txiki bat baino ez da.

«Kantuak egitea da benetan kontzentratzen nauen gauza bakarra».

«Nire ogibidetik gehien gustatzen zaidana kantuak egitea da».

«Beste inorekin baino, nire buruarekin batera egongo nintzateke gehiago».

«Memento handiek ez dute zentzurik hartzen ez bazara horretaz kontziente».

«Autokritika egin nahi dut, maite ditudan pertsonei denbora eskaintzen diet, baina agian ez gehiegi, lanagatik».

«Lanarekin ezkonduta nago, horiek dira seme eta alabak»

«Nostalgikoa naiz, agian gehiegi. Nostalgiak arrisku puntua dauka. Polita da, baina nostalgiaren inguruan egin ditut proiektu asko».

«Nostalgiak batzuetan ez digu uzten marrazten edo eraikitzen etorkizuna, eta hori ez da hain ona».

«Uste dut nire kanturik ederrenak dagoeneko idatzi ditudala»

«Ez zait gustatu nola tratatu dudan neure burua azken bi urteetan».

«Exijenteegia izan naiz ikasketetan, lanean, taldearekin; eta horrek sufrimendu puntu bat ere ekarri dit».

«Badut egoa, baina lantzen ari naiz. Saiatzen naiz ahalik eta gutxien eztabaidatzen, baina badut banitate puntua».