IRRATIA

Munduko Hiriak Topagune: Londres – Dub-etik Punk-era

Gramofonoa 6x34

The Specials (Wikipedia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Gramofonoaren orratzak gaur iparralderantz joko du, buztinez eta adreilu gorriz egindako hiri batera: Londresera. Baina gaur ez gara Buckingham jauregian geldituko. Gure bidaia Brixton, Peckham eta Camden Town auzoetako kale kantoietan hasiko da.

Londres, 70eko hamarkada bukaeran, krisi ekonomikoak eta tentsio sozialak jota zegoen. Baina giro gogor horretan, mirari bat gertatu zen: Karibetik ailegatutako reggae eta dub doinuek eta gazte zurien punk aldarrikapenak bat egin zuten. Gaur, asfalto ingelesaren gainean dantzatu den reggaearen historia kontatuko dugu; zuriak eta beltzak oholtza berean, Londresko itzalen artean argi bila.