Mende laurden eskubideen defentsan Calcuta Ondoan GGKErekin
Indiako Kalkutatik mundura zabaldu da Calcuta Ondoan GGKEk egindako lana, bereziki emakumeen ahalduntzeari dagokionez. Kanpoan ikasitakotik bada ere zer jaso Euskal Herrian, Lide Serrano erakundeko hezkuntza teknikariak azaldu duenez.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Calcuta Ondoan GGKE 1999an jaiotako Gipuzkoako irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, onura publikorako aitortua. Batetik, Nazioarteko Lankidetzako proiektuak garatzen ditu Indian, Nepalen eta Buthanen eta Argentinan, bereziki emakumeen ahalduntzea, osasun integrala, parte hartzea sustatuz. Bestetik, Gipuzkoan gizarte eraldaketako proiektuak garatzen ditu ikuspegi ekofeminista batetik. Erakunde hau izan da aste honetako protagonista Kutxa Fundazioaren Gipuzkoa Kutxa Solidarioak babestutako Aztarna Solidarioan.
Lide Serrano Belaustegigoitua Calcuta Ondoan GGKEko hezkuntza teknikariak, euren «proiektuak hiru zutabetan banatzen direla» azaldu du, «giza eskubideen aldarrikapena, genero berdintasuna eta emakumeen indarkeriaren aurka eta naturaren eskubideen defentsa».
Lankidetzan diharduten Argentinako La Morera Fundazioaren bisita izango dute otsailaren 16tik 20ra. Bisita horren baitan, Jessica Gonzalez 'La Jeka', Cordobako (Argentina) Mujeres Activando kooperatiba feministako burua, eta Matias Jaimovich, fundazioko sortzaile eta proiektu teknikaria Euskal Herrian izango dira hainbat jarduera eta tailerretan parte hartzeko.