IRRATIA

Lux, musika eta erlijioa: atzerapausoa?

Musikak eta erlijioak harreman estua izan dute betidanik. Hala ere, egia da egun pop-ean elizarenganako eta kontserbadurismorako tendentzia nagusitzen ari dela. Gaurko Ad Libitum saioko atalak mamia izango du, eta ama orez eginikoa, gainera.

Dozenaka herritar Rosaliaren azken diskoaren azalari argazkiak ateratzen. (Carlos Luján | Europa Press)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Rosaliak ateratako Lux lanak, egungo musikaren mainstream-ean dagoen elizarekiko gertutasunaren auzia mahai gainean jarri du. Honen azalak jada polemika piztu zuen, bertan Rosalia mojaz jantzita agertzen baita. «Benetan ari da mojen baloreak eta fede kristaua aldarrikatzen, ala ironia da?», galdetu genuen askok. Erantzuna, hortik aste gutxira argitaratutako lanean aurkitu genuen: emakumezko santu ezberdinen gorazarrearen bitartez, bere fedea eta jakinkoarekiko gertutasuna esploratu nahi izan du abeslari kataluniarrak.

Ez zegoen inongo ironiarik, ez eta elizari eginiko burlarik ere, beraz. Horrek, jada lehortuta ziruditen zenbait zauri altxa dizkie askori. Posible al da musikaren ulermenean horren abangoardista den pertsona bat atzerakoia izatea fedearen esparruan? Fededuna izatea atzerakoia al da?

Kontuak kontu, Rosalia ez da erlijioarekin jokatu duen artista bakarra. Bere diskoaren azala atera zen aste berean, Lily Allen abeslaria ere mojaz jantzita agertu zen bere abesti berriaren azalean. Gaurko atalean, erlijioa euren jolastoki eta gudu-zelai izan duten hainbat artista bisitatuko ditugu; Madonna, Sinnead O’Connor, edota galdu berri dugun poeta makarra, Extremoduroko Robe Iniesta.