IRRATIA
Entrevista
Imanol Rojo
Iraupen eskiatzailea

«Konfiantzarekin nago, ondo hasi nuen denboraldia eta maila berreskuratzea espero dut»

Laugarrenez Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko lehian murgilduta dago egunotan Imanol Rojo iraupen eskiatzailea. Munduko Kopan espero bezala aritu ez den arren, Europako Kopan bilatuko du orain aukera. Tolosarrak adierazi digunez, «konfiantzaz» dago erronkari begira.

Imanol Rojo Beijingo Jokoetatik bueltan. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Urteko azpen txanpan sartuta buru-belarri dabil Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarra, laugarrenez Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko helburuarekin, Milano-Cortinako Jokoetan, alegia. Munduko Kopako probek ez diote nahi bezainbeste eman, eta horrek bidea zaildu badio ere, Europako Kopako lasterketetan jarri du arreta orain. Han, emaitza onekin, sailkapenerako aukerak bizirik mantendu nahi ditu, eta Federazioaren deiari itxaron. Tolosako iraupen eskiatzaileak baikortasunez ekin dio erronka berriari, bere buruarengan eta egindako lanean sinetsita.