«Ez da erraza horrelako egoera batean erreskate lasai bat burutzea»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Aita Marik 26 pertsona erreskatatu ditu astelehen honetan, Lampedusa hegoaldean. Hain zuzen, joan den ostegunean abiatu zen Valentziako Sagunt portutik elkartasun ontziaren hamazazpigarren misioa, eta Itsas Salbamendu Humanitariotik Ana Perez ekintzaileak eman dizkigu azken orduen xehetasunak NAIZ Irratian.
Europako migrazio akordio berriak eta urte sasoi honetako eguraldiak nabarmen zailtzen dituzte migratzaileen egoera zein ekintzaileen jarduna; are babesgabeago uzten ditu biak ala biak. Italiako legediari dagokionez, berriz, ezjakintasuna eta noraeza dira nagusi.