Erreleboak, izan direnak eta nahi eta ezinean geratu direnak
Este navegador no soporta el elemento audio.
Eli Pagola eta Andoni Rekondo
Esfera publikoan mota guztitako erreleboak izan ohi dira, agintarien artekoak izaten dira, elkarteen gidaritzetan ematen direnak, bertsotan ere txapelarekin errelebo modukoak izaten dira. Horiei begira izan da aste honetako Kontatzera Noazu.
Hasteko, gauzatu ez zen errelebo bat, 2001ean Jexux Mari Irazuk Andoni Egañari bota zion errelebo desafioa izan baita abiapuntuan. Politikarien artekoak ere izan dituzte bertsolariek maiz hizpide, gustukoak izan dira errelebo batzuk, onerakoak, eta txarrerakoak ere bai.