«Helburua praktikoa dun, gauzak egitea hitanoa bultzatzeko. Elkarlanean aritu eta saretzea»
ZirHika taldeak, Badihardugu euskara elkartearekin eta Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean, Euskal Herriko II. Hika Topaketa antolatu du. Azaroaren 8an izango da, Markina-Xemeinen. Honen inguruan gehiago kontatzeko, ZEBRABIDEAN izan da, Idoia Etxeberria, Zirhika taldeko kidea.
Este navegador no soporta el elemento audio.
ZirHika taldeak, Badihardugu euskara elkartearekin eta UEUrekin elkarlanean, Euskal
Herriko II. Hika Topaketa antolatu du. Azaroaren 8an izango da, Markina-Xemeinen. Idoia Etxeberria, ZirHikako kidea izan da Zebrabidean, eta azaldu du topaketaren helburua Euskal Herriko hika eragileak elkartzea dela, elkarrekin
hausnartzeko eta elkarlanerako bideak aurkitzeko: «Helburua praktikoa dun, gauzak egitea hitanoa bultzatzeko. Elkarlanean aritu eta saretzea».
Azaroaren 8rako egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean hitzaldiak egongo dira, esperientzia ezberdinak ezagutzeko. Horietako bat 'Hitanoa Irratian' izango da. Arratsalderako, lan-mahaiak antolatu dituzte, bertaratutakoen artean hausnartu eta proposamenak egiteko.
Hitzaldi eta lan-mahaien seriotasuna arintzeko, eguerdian Abarka Taldearen antzezlan bat izango dute. Baita hika bertso-saioa ere. Miren Amuriza, Amets Arzallus, Ainhoa Agirreazaldegi eta Aner Peritz arituko dira bertsotan, Igor Elorzaren gaiei erantzuna emanaz.
Izen-ematea zabalik dago eta, interesa duenak, UEUren webgunean egin dezake matrikula. Euskal Herri osoko hika
eragileak animatu nahi dituzte topaketan parte hartzera.
Asmoa Euskal Herriko hika eragileak batzea, elkar ezagutzea, bateko eta besteko esperientziak ezagututan elkarlanean aritzea izango da. Izan ere, Idoiak ongi esan moduan, «zerbait egiten ez badugu galtzen eta galtzen joango dun».