IRRATIA

Gutxieneko soldata propioa: bi kolpetan itxitako atea?

Eusko Jaurlaritzak ezezkoa bozkatu zuen gutxieneko soldata bati bide emateko HELaren eztabaidari. Horrez gain, Confebask patronalak uko egin dio asteazkeneko kontziliazio saioan EAEko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata negoziatzeari. ELA eta LAB sindikatuek epaitegietara joko dute, baita kalera ere.

Confebask eta sindikatuen arteko atzoko kontziliazio saioa Bilbon. (Marisol Ramirez | Foku)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Lakuako gobernuak Lanbidearteko Gutxieneko Soldata Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ezartzeko herri ekimen legegileari ezezkoa eman dio. 140.000 sinaduran pilatutako herri borondateari argudio juridikoekin erantzun dio gobernuak.

Asteazken honetan sindikatuek negoziazioaren bidetik eman dute bigarren urratsa:  sindikatuen eta Confebasken arteko adiskidetze bilera ospatu zuten atzo Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluan. Eusko Jaurlaritzak uko egin zion bitartekari lanak egiteari, eta Confebaskek bigarren ezezkoa eman die ELA eta LABi.

Ostegun honetako analisi mahaian GARA eta NAIZeko Iraia Oiarzabal eta Martxelo Díaz kazetariekin gaia aztertu dugu. Horretarako, ELA sindikatuko negoziaketa kolektiboaren arduradun Pello Igeregi eta LABeko ekintza sindikal eta negoziaketarako arduradun Oihana Lopetegiren biharamuneko hausnarketak jaso ditugu.