IRRATIA

«Azken bi urteetako min asko daude diskoan»

Minetik sortutako disko bat ondu du Uxue Kerejeta zumarragako musikariak. 'Amaiera' izena jarri dio eta elkarrizketa akustikoetara etorri da diskoa aurkeztera. 

Este navegador no soporta el elemento audio.


'Zauri negarti bat' abestiak ematen dio hasiera Uxue Kerejetaren lehen diskoari. Mina eta zauria badira bederatzi abestietan zehar agertzen dire bi kontzeptu nabarmen, minak sendatzeko sortutako lan bat baita 'Amaiera'. «Esaldi batzuk errazegi esaten ditugu, pentsatu gabe zein eragin izan dezaketen bestearengan» kontatu digu zumarragarrak. 

«Diskoari izenburua jartzeko idea orokorrik ez nuen, baina konturatu nintzen kantak gertakari desberdinen amaieran sortutakoak zirela». Harreman baten amaieraz edo bizitzaren amaieraz hitz egiten digute Uxueren kantek. 

Galderak erantzun ditu eta bi abesti eskaini dizkigu Uxue Kerejetak Bigarren Kafean.