«Europan bizitzen ari garena amets bat da»
Denboraldiz denboraldi maila igotzen doaz eta aurten ere bikain hasi du ikasturtea Beti Onak taldeak. Iberiar Superkopa jokatuta, EHF Koparako sailkatuta eta Ligan emaitza oso onekin, bizitzen ari direna «ametsa» dela azaldu digu Luzia Zamora jokalariak.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Pontevedrara bidean harrapatu dugu Luzia Zamora Beti Onakeko jokalaria. Atletico Guardes egungo txapeldunari bisita egin dio talde nafarrak asteazken honetan, eta garrantzitsua izan daitekeen garaipena lortzen saiatuko dira. «Denboraldi hasiera oso ona izaten da», Zamoraren hitzetan, eta hori ez dago zalantzak jartzerik. Iberiar Superkopa jokatuz hasi zuten denboraldia, EHF Europa Koparako ere sailkatu dira, eta Ligan emaitza bikaina lortzen ari dira, «eta hori denboraldi-aurrean zalantzak izan genituela lesioen ondorioz», gaineratzen du nafarrak. «Europan bizitzen ari garena amets bat da», dio Beti Onakeko jokalariak.