IRRATIA

Katedrako lagunekin, pilota mahai gainean!

Esku pilotaz asko dakizuela uste duzue? Ziur? Katedra aplikazioaren sortzaileekin pilota tertuliak martxan ditugu: ostegunero jardunaldia aurreikusi, iritziak partekatu eta pilotaz gozatzeko tartea!

Jokin Altuna ligaxkako lehen partidan Peñaren aurkako garaipena ospatzen. (Endika PORTILLO | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Pilotazaleak bazarete ziur ezagutuko duzuela Katedra aplikazioa, esku pilotako fantasy jokoa. Nafarroako hiru gaztek sortu zuten aipatu aplikazioa, eta hain justu, haiekin elkarlanean pilota tertulia berriak jarri ditugu martxan gaurtik hasi eta ostegunero. Haritz Jamarrekin izan gara lehen tertulia honetan, baina gehiago ere batuko gara eztabaida hauetan, jardunaldiko aurreikuspenak, analisiak, Katedrako pikeak... tartean. Lehen saioa entzungai duzue!