IRRATIA

«Eskuinaren hautagaiak narkoei 'Carcel o bala' opa zien; eurekin negoziotan harrapatu dute»

Urriaren 26an hauteskunde legegileak egingo dira Argentinan eta hainbat eserleku berrituko dira. Milei presidenteak gero eta botere gutxiago du eta bere politika beto eta Presazko Dekretu Presidentzialen bidez gauzatu badu ere, gero eta mugatuago dago.

Jose Luis Espert Argentinako Diputatuen Ganberan. (Wikipedia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


 

Javier Milei Argentinako presidentea izan da azken asteetan hainbat arrazoiengatik notizia. Haren jarrera populistetan azken ezustekoa rock kontzertu jendetsua eskaintzea izan da. Baina zarata mediatikotik haratago gertakari esanguratsuak gertatzen ari dira datorren igandeko Buenos Aires eskualdeko hauteskundeen atarikoetan.

José Luis Espert, La Libertad Avanza alderdiaren figura garrantzitsuak hauteskundeetako hautagaitzari uko egin behar izan dio, finantzaketa irregularren auzi baten ondorioz. Fred Machado, narkotrafikoarekin lotura duen enpresari argentinarrak finantzatu zuen Esperten kanpaina 2019an. «Paradoxikoa da. Izan ere, José Luis Esperten esaldi ezaguna da ‘Cárcel o Bala’, narkotrafikoari buruz ari zenean eta orain eurekin negozioetan harrapatu dute», dio Marcos Tedinek.

Saio honetako kolaboratzaile argentinarrak azaldu du «Peronismoa ez dela gauzak ondoegi egiten ari» baina eskuina bera dela sinesgarritasuna galtzen ari dena. José Luis Espert hautagaitzatik kanpo egonik, Karen Reichardt izango da bere ordezkoa. Zerrendan bigarrena zen Reichardt, ‘vedette’, aktore, modelo eta aurkezlea. Politikan inongo eskarmenturik ez duena. «Ohiko jarrera izan da hau eskuin alderdiaren zerrendak osatzerakoan. Eurek saldu dute politikatik kanpo dagoen alderdia dela eta horrexegatik Espert salbuespen izaki, beste ia guztiak politikatik kanpoko pertsonaiak izan dira; asko ezagunak argentinarrentzat»