«Sorpresa gehiago ere egongo da, egun osoko egitaraua aurkeztuko dugu»
Gure Esku, Gu ere bai! eta Gernika-Palestina Deialdi Herritarra plataformek, Euskal Selekzioak eta Palestinak jokatuko duten nazioarteko partida dela-eta, elkartasun martxa deitu dute azaroaren 15erako Bilbon, “Herri Libreak. Euskal Herria-Palestina. Genozidioa Stop” lelopean.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Azaroaren 15ean Euskal Selekzioak eta Palestinak elkarren arteko aldarrikapen partida jokatuko dute San Mamesen eta hamaika ekimen espero dira egun horretarako. Hauen artean, Gure Esku, Gu ere bai! eta Gernika-Palestina plataformek, elkartasun martxa deitu dute partida egunerako Bilbon, “Herri Libreak. Euskal Herria-Palestina. Genozidioa Stop” lelopean. Arriagatik abiatuko da mobilizazioa arratsaldeko 17:30etan, San Mameseraino.