IRRATIA

«Ulertzen dugu egoera kritikoa dela, baina ez soilik hemen debekatzea angularen arrantza»

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du angula arrantzatzeko 2025-26ko kanpaina, espeziearen egoera larria dela eta. Hainbat txostenen arabera, orain arte aplikatutako neurriak ez dira nahikoa izan egoera iraultzeko.  Euskal Anguleroen Elkarteko Unai Eizagirreren iritziz debekua gehiegizkoa da.

Angula salgai, Donostia egunaren bezperan (Gorka Rubio | Foku)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Hainbat txostenen arabera, orain arte aplikatutako neurriek ez dute balio izan espeziearen egoera kritikoa lehengoratzeko, eta, horren aurrean, Arrantza Sailak espeziea berreskuratzeko neurriak indartzea erabaki du egoera atzeraezina izan baino lehen. Eizagirrek ez du Jaurlaritzaren debekua ulertzen, urte batetik bestera txostenen ondorioak ez direlako aldatu, bai ordea neurriak. Debekua euskal kostaldeei soilik aplikatzea kritikatu du eta gaineratu du beste eremuetan ere hala egingo balitz, lehenak izango liratekeela araua onartzen.