IRRATIA

Elikadura osasuntsua sukaldetik hasita

Ba al zenekien elikagaiak modu desegokian sukaldatzeak dietarik onena ere hondatu dezakeela? Elikagaiak behar bezala prestatu, kontserbatu eta garraiatzea funtsezkoa da janari osasungarri baten eta arrisku ikusezin baten arteko aldea markatzeko.

 

Sukaldaritza ikasleak errezetak prestatzen. (Juan Carlos RUIZ | Argazki Press S.L. )

Este navegador no soporta el elemento audio.


Nutrizioaz haratago doan funtsezko gai bati helduko diogu oraingo honetan Ainhoa Aierdi "Sasoituz" zentroko kirol nutrizionistarekin: elikadura-segurtasuna. Sukaldean ditugun errutinek, tresnak garbitzetik hasi eta elikagaiak kontserbatzeraino, dieta osasungarri baten eta kutsadura-iturri ikusezin baten arteko aldea eragin dezaketela ikusiko dugu.

Praktika seguruez, tenperatura egokiez, gomendatutako materialez eta aholku erabilgarriez ari gara, egunero janaria prestatzen dutenentzat edo janaria lanera edo gimnasiora eramaten dutenentzat. Solasaldi praktiko bat modu seguruan elikatzen ikasteko eta osasuna zein kirol errendimendua zaintzeko.