«Raccord historiko musikalarekin oso zorrotzak izan gara»
'Karmele', 'Popel' edo 'Zeru Ahoak'. Desberdina da oso kontatzen dutena, baina hiruek dute musika erdigunean. Aitor Etxebarriak sortu ditu hiru soinu-bandak.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoyren baimenarekin, musika da 'Karmele' pelikulako protagonista nagusia. Karmelek pianoa jotzen du eta Txominek tronpeta, eta hari guztiak josten, Eresoinka konpainia. Ez zen lan makala filmaren musikaren arduradun izatea, baina Aitor Etxeberriak maisuki egin du lan hori. «Proiektu oso handia da, gure herriaren historia da; Ereseoinkarentzako piezak egiteak ileak tente jartzen dizkit» aitortu digu musikariak.
«Raccord historiko musikalarekin oso zorrotzak izan gara» kontatu du Etxebarriak. Sinesgarritasun horretan, aktoreen lana ezinbestekoa izan da. «Eneko asteartero etortzen zen Ruben Salvadorrekin, eta piezak kasik ad hoc egiten genituen bertan».
Horrez gain, 'Zeru Ahoak' telesailean ere aritu da burubelarri. «Bilbo industrialagoa da, zikinagoa da eta beraz, armoniak antzekoak dira baina testurak oso desberdinak dira» dio bizkaitarrak. «Koldok zementuzko bloke baten argazkiak bidaltzen zizkidan telesaila deskribatzeko, eta nik horrekin egiten nuen lan».
Musikaz aritu gara Aitor Etxebarriarekin Bigarren Kafean.