IRRATIA

«Gauza bat da zuk daukazun fantasia, eta gero topatzen duzuna»

Gaur estreinatuko da 'Hombre Bala' pelikula, Anuska Ariztimuño oreretarrak Mikel Erentxun musikariai buruz egindako dokumentala. 

Este navegador no soporta el elemento audio.


Ba al dakigu benetan nor garen? Edota nolakoak garen? Ausartzen al gara gure barrenak erakustera, bere argi eta itzalekin? Edota ba al dakigu geure buruarekin bizitzen?

Horiexek dira 'Hombre Bala' pelikulako protagonista den Mikel Erentxunek bere buruari egiten dizkion galderetako batzuk. Anuska Ariztimuñok egindako dokumentalean Mikelek bere burua biluztuko du, bere musika ibilbidean barneratuko gara, baina hori baino askoz gehiago ezagutuko dugu. «Hasieran AEBtara joateko asmoa genuen, haria han zegoen, baina ezin izan genuen joan eta Londres agertu zen; konturatu ginen gainera Mikelentzat Londresek zentzu gehiago duela»

Gaur bertan estreinatuko da Principe antzokietan 19:15ean.