Hitzaurrea eta pare bat ‘Perla’ Zinemaldia abiatzeko
Este navegador no soporta el elemento audio.
666 dira Zinemaldian guztira egongo diren pelikulak, «eta ez da kasualitatea» Maite Bidarte eta Aimar Erkiagaren esanetan; Jose Luis Rebordinosen beldurrezko zinemari loturiko iragana ekarri dute gogora (Fantasia eta Beldurrezko zinemaren astearen zuzendaria izan zen). Bidarte eta Erkiagaren eskutik izango dute NAIZ Irratiko entzuleek zinemaren hitzordu hau egunez egun jarraitzeko aukera (egunero 14.00tan), Bigarren Kafearen eskaintzaz gain, noski (egunero 10.00tan).
Halako eskaintza zabala aurreratzea ez da erraza eta Maite Bidartek euskal ekoizpenetan egin du azpimarra bere lehen gomendiotan, tartean sail ofizialean izango den Moriartien ‘Maspalomas’ eta lehiatik kanpo baina sail horretan bertan egongo den Asier Altunaren ‘Karmele’.
Harrituta ere aipatu dute Bidarte eta Erkiagak Jennifer Lawrencen Donostia saria, oso gaztea baita sari horrentzat; «ez zen Zinemaldiaren lehen aukera», aurreratu du Erkiagak... Gaur ez, baina Zinemaldiaren jarraipen berezia amaitzerako saiatuko gara esklusiba horrekin... Beste misterio joko bat ere bai; tarte honetan Erkiagaren pelikula sorpesa ezagutzeko pista bana ezagutuko dugu egunero, gaur ezagutu dugu lehen zantzua: Oscar bat irabazi zuen filma honen zuzendariak. Asko murrizten du lagina honek...
‘Nouvelle vague’ eta ‘Sentimental Value’
Aimar Erkiagak bere lehen bi gomendioak ekarri ditu Zinemaldia NAIZ tartera, biak ere ‘Perlak’ sailekoak.
Batetik, ‘Sentimental Value’ eta bestetik ‘Nouvelle Vague’, biak ere zinemaz mintzo diren zinea dira, metazinea...