IRRATIA

«Aurreko bi urteetan bazirudien Mileik gobernatuko zuela betirako»

Hauteskundeak izan berri dituzte Argentinan, eta dirudienez Milei presidenteak indarra galdu du. Marcos Tedin Uriburu gure kolaboratzaile argentinarrak azaldu digu nolakoa den giroa herrialdian orain. 

Milei hauteskundeetako emaitzak jaso zituenean (STRINGER | AFP)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileek porrot gogorra eragin zioten Milei presidente ultraeskuindarrari igandean. Emaitza ofiziale botoen % 47,2 eman diote peronismoari eta La Libertad Avanza alderdiak, Mileiren alderdiak alegia, botoen % 33,7 lortu du, 13 puntu baino gehiagoko aldea, hau da, milioi bat boto. 

«Inflazioa lehenengo arazoa da guretzako,  eta berez badirudi gobernuak kontrolpean duela, baina uste dut jendeak ez duela konfiantzarik gobernuarekiko zentzu horretan». Hori izan daiteke porrotaren arrazoietako bat, Marcos Tedin Uribururen ustetan. «Ustelkeria kasuak, jubilatuen efoera, kastarekin egindako hitzarmenak...» horrek ere eragina izan du noski. 

Honetaz guztiaz aritu gara Tedinekin Bigarren Kafean.