IRRATIA

Bilbon dena ez dela Aste Nagusia eta BBK Live argi utzi digute Kosta ala Kosta saioan

Ane Lindanerekin luze eta zabal hitz egin genuen umoregintzat eta haren mugez. Atzetik Algara konpartsako kide Jone Fernandez eta Bilbo Hiria irratiko Ane Zabala etorri ziren hiria astintzera. Bukatzeko, Saniko jai batzordeko Gorka Haya elkarrizketatu genuen festen atarian.

Gorka Haya Saniko Jai Batzordeko kidea izan zen gurekin Areatzan. (NAIZ IRRATIA)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Bilboko Areatzan izan ginen Kosta ala Kosta saioarekin ostegunean, uztailaren 10ean. Udan ekitaldi ugari izaten dira eta haien inguruan aritu ginen herritarren ikuspegia zein den jakiteko.