Zenbat proteina behar dugu eta nola banatu?
Proteina funtsezkoa da gihar-masa berreskuratzeko eta mantentzeko, beste hainbat zeregin garrantzitsu izateaz gain. Garrantzitsua da jakitea zenbat behar dugun, nola banatu eta zer iturri lehenetsi errendimendua eta osasuna optimizatzeko. Ainhoa Aierdi kirol nutrizionistak eman dizkigu argibideak.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Gomendatutako proteina kopurua jarduera-mailaren arabera aldatzen da, baina pertsona aktiboetan egunean 1,4 eta 2 gramo artean egon ohi da gorputz-pisuko kilo bakoitzeko. Garrantzitsua da kontsumoa hainbat janaritan banatzea, muskulu-sintesia errazteko eta masa-galerak saihesteko.
Eta askok ezagutzen ditugu proteina hautsak, kasu batzuetan erabilgarriak izan daitezkeenak, baina ez beharrezkoak gure eskakizun horiek betetzeko. Dieta orekatu bati esker, erraz iritsi gaitezke beharrezko kantitateetara, eta adibideak jarri dizkigu Ainhoa Aierdi 'Sasoituz' zentroko kirol nutrizionistak.