IRRATIA

Kirol psikologoarengana nork, noiz eta zertarako?

Gaurko saioan, kirolari, entrenatzaile edota klubek profesional hauengana jotzeko dituzten arrazoiei buruz hitz egingo dugu Aritz Olagoi kirol psikologoarekin. Osasun mentalak kiroleko errendimenduan eta garapen integralean nola eragiten duen aztertuko dugu.

Aihen Muñoz, Carla Suarez eta Markel Alberdi kirolariak osasun mentalaren inguruan. (Jon URBE | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Arrazoiak askotarikoak izan daitezke kirolari, entrenatzaile edota klubek kirol-psikologoarengana jotzeko. Kontzentrazioa hobetzea dela, presioa maneiatzeko, blokeoak edo lesioak gainditzeko edota motibazioa indartzeko. Kontua ez da arazoak konpontzea bakarrik, baizik eta errendimendua optimizatzea alderdi mentaletik. Prestakuntza psikologikoa fisikoa bezain garrantzitsua da lehia-maila gorena lortzeko.

Entrenatzaileek eta klubek ere funtsezko aliatu gisa ikusten dute edo beharko lukete kirol-psikologoa. Profesional horrek taldearen kohesioa hobetzen, komunikazioa errazten, gatazkak prebenitzen eta errendimendu handiko kultura jasangarria sustatzen laguntzen du. Onurak kirolari orekatuagoak, ingurune osasuntsuagoak eta emaitza sendoagoak dira. Aritz Olagoi kirol psikologoarekin aritu gara honen guztiaren inguruan.