IRRATIA

‘Egin’ itxi ez, bahitu zutenekoa

Biharamuneko alean jakinarazi zuen ‘Egin’-ek jasandako erasoa (NAIZ Irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Sorreratik bide malkartsua izan zuen ‘Egin’ egunkariak; boikota, isunak, miaketak... 1998an Baltasar Garzon espainiar epaileak istea agindu zuen arte. Aurrez izandako erasoetan deigarrienetakoa 1980ko apirilaren 26an izan zen, ‘Egin’-en egun hartako edizioa bahitu zuen Polizia espainiarrak, ‘El libro rojo del cole’ deiturikoaren pasarteak argitaratzeagatik.