IRRATIA

Etiopiako ur eta saneamendu proiektuak, Etiopia Utopia

Etiopiako Tigrayn ur eta saneamendu proiektuak dituzte, besteak beste. (etiopiautopia.org)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Etiopia Utopia Fundazioak bolondres talde zabala du, batez ere Donostia inguruan. Etiopiako Tigray eskualdean premiazko betebeharra asetzeko proiektuak dituzte, batez ere ura pilatzeko putzuak eraikiz komunitate osoarentzat.

Hain zuzen, euria egiten du bai, baina lehorte oso handiak izaten dituzte urtearen zati handi batean. Hala, uztarentzat, eta beraz, eguneroko jakientzat berebizikoak dira. Gutxieneko hori asebeteta, beste proiektu batzuk garatu ditzakete Josu Jauregi bolondresak kontatu digunez.

Duela gutxi gerra izan dute Tigrayen eta hango berri ekarri digu Jauregik.