IRRATIA

«Benetako atsedenik ez dute hartzen»

Fiteron gertatu zen Nafarroan azken hamarkadetan hildako gehien utzi dituen lan istripua. Bi kamioen talkaren ondorioz, lau pertsona hil ziren. Alberto Nuñezek, HIRU sindikatuko kideak, garraiolarien lan baldintza «kaxkarrak» salatu ditu NAIZ irratian.

Sindikatuek deitutako elkarretaratzea Nafarroan azken hamarkadetan izandako lan istripu larriena salatzeko.
Sindikatuek deitutako elkarretaratzea Nafarroan azken hamarkadetan izandako lan istripu larriena salatzeko. (Jagoba Manterola | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Garraiolariek «benetako atsedenik» ez dutela hartzen kritikatu du Alberto Nuñezek, HIRU sindikatuko kideak. Honen ondorioz, istripu oso larria izan zen Fiteron, eta lau pertsona hil ziren ezbeharrean. 18 ordu gidatu ondoren, bi kamioen arteko talka gertatu zen. «Enpresek badakite kamioetan bi gidari baldin badaude, kamioa ez dela gelditzen».

Legalki posible bada ere, «tranpa» bat dela salatu du. Izan ere, gidari batek egunean, gehienez, 9 ordu egin dezake lanean. Enpresek etekin ekonomiko gehiago lortzeko egiten dutela nabarmendu du, baina «kalte sozialak handiak dira», Nuñezen esanetan.