«Disko honetan islatu dena urte guzti hauetako jolasaren emaitza da»
'Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II)' disko aurkezten izan da Joseba Irazoki Paraleloan saioan.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Ofizioa eta afizioa uztarri beretik joan daitezkeela frogatzen du Joseba Irazokiren ibilbideak. Azken bost urteetan punta-puntako zenbait proiektutan harat-honat ibili den bitartean jolaserako hartutako tarteen emaitza da 'Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II)'. Gitarra hutsezko 23 pieza. Joseba eta gitarra, eta tartean sortzen den unibertso oso bat. Paraleloan saioan izan da musikari beratarra lan berria aurkezten. Diskoa azken urteetako jolasaren emaitza da Irazokiren esanetan.