Eraso faxisten aurrean, antolakuntza eta formakuntza Irunen
Azken asteotan zenbait eraso faxista izan dira Irunen eta eskualdean talde faxista baten eskutik. Horri aurre egiteko, formakuntza eskainiko dute Bor-Bor taldetik. Ultraeskuinaren ideologia landu eta horri aurre egiteko formakuntzak izango dira Iker Eizagirreren esanetan.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean eta Irunen gertaturiko erasoak ikusirik, aurre egiteko prestakuntzak emango dira. Ideologia mailan hitzaldiak prestatu ditu Bor-bor hausnarketa kolektiborako plazak.