«Argi nuen nire klase interesen arabera egingo nuela musika eta horri kantatuko niola»
Musika batzuetan 'autodefentsa' bilakatu daiteke. Hitz zorrotzak eta denetariko doinuak uztartuz, musika, tresna edota arma bat izan daiteke. Gorputz disidente, langile klase eta gorputza objektu politiko gisa ulertuz, ‘Somateka’ izeneko albuma atera zuen Aiert Alberdik azaroaren 27an.
Este navegador no soporta el elemento audio.
El Tigre estudiotan osatu du Aiert Alberdik lehenengo bilduma hau, eta horretaz gain La Furia artistaren azken diskoko lau kantutan ere parte hartu du, horietako batean ahotsa jarriz. Pop elektronikoan murgildutako doinuak entzun ditzakegu, eta gorputz disidentearen figura etengabe ageri da. Doinu leunak ere badaude, ahots leun eta prozesatu batekin, euskaratik eta zapalduentzat abesturik, organikoari tarte bat eskainiz eta bizipen pertsonalak tarteko. Politika modu oso pertsonalean jardun du, agian, norbera politika delako.
«Argi nuen nire klase interesen arabera egingo nuela musika eta horri kantatuko niola. Nire gorputzetik abesten dut, ez daukat besterik hortik kantua egitea baino». Kantaera berezi batekin aurkituko da entzulea. «Txikitatik abesten dut falseteekin; hasieran ez zen hautu bat, ohitura kontua baizik baina iritsi zen une bat hori baliatzea erabaki nuela».
Zuzenekoak prestatzen ari da orain eta espazio ezberdinetan eta asko jotzeko asmoa dauka. «Argi daukat bakarka hasiko naizela eta hor nabil elektronika hori guztia eszenatokian nola gorpuztu pentsatzen».
Entzun Aiert Alberdirekin Bigarren Kafean izan dugun elkarrizketa akustikoa.