IRRATIA

«Iruditzen zitzaidan jazz ikasten banuen aukera gehiago izango nituela bateriarekin»

Peru Eizagirrek hiru urte daramatza New Yorken jazz-aren erritmora bateria-makilak astinduz.  Etxera egindako bisita labururrean NAIZ Irratian izan dugu, Paraleloan.

PERU EIZAGIRRE (JON URBE | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Bateria ez zen izan  Peru Eizagirreren lehen instrumentua, bost urte zituela pianoarekin hasi zen. Nekezak egiten zitzaizkion ordea piano entseguak etxean, astun. Bateriarekin oso bestelakoaz izan da kontua hasieratik, naturala eta pizgarria aldi berean. Lehenengo Glasgowra, eta ondoren New Yorkera eraman du hobetzeko grina horrek  Hondarribiako bateri-jotzaile  gaztea. Jazz-aren aldeko hautua egin zuen, musika-tresna honetan sakontzeko musikarik egokiena zelakoan. Bere lekua eman dio orain jazzak, atlantikoaren bi aldeetara ere eroso sentiarazten duen tokia. Etxera osteratxoa eginberri  du, Victoria Eugeniako Club aretoan kontzertu bat eskaintzeko ere baliatu du tarte laburra. Baita NAIZ Irratia bisitatzeko ere, Paraleloan izan dugu Peru Eizagirre.