BIKO-TEKA 2025
Galtzagorri elkarteak bederatzigarren urtez BIKO-TEKA tailerra antolatu du du Iruñeko Udalarekin elkarlanean eta Etxepare Sariaren laguntzarekin. Maite Mutuberria ilustratzailea eta Iñigo Astiz idazlea ditu gidari 2025eko edizioak.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoak jaso ditu 9. BIKO-TEKA edizioko parte- hartzaileak. Zortzi bikote dira guztira, ilustratzaile eta idazle banaz osatuta. Maite Mutuberria ilustratzailea, eta Iñigo Astiz idazlea irakasle lanetan, astebetez haurrentzako ilustrazio liburu bat zizelkatzeko ahalegina egingo dute bikoteek. Mahaiaren bueltan batu ditugu Izaskun Jauregi eta Maitane Gartziandia bikotea eta edizio honetako bi irakasleak.