IRRATIA

«Urratsak ematen jarraitzeko euskalgintzan ari garenon motibazioa ezinbesteko faktorea da»

«Euskararen normalizazioak behar ditu administraziotik egiten diren lanak baina baita euskalgintza sozial indartsua ere». Arrate Illarok euskararen normalizazioaren alde sektore publikoan zein sozialean lanean ari diren langileen motibazioa aztertu du. 

Arrate Illarok (ezkerrean) irabazi zuen Txillardegi-Hausnartu sari nagusia (Soziolinguistika Klusterra)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Euskararen normalizazioan diharduten langileen motibazioaren gainean egindako lan batek eman dio Arrate Illaro Etxebarriari Txillardegi Hausnartu saria. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duten sariketa da, eta Illarok 'Giza baliabideen kudeaketa euskararen normalizazioaren sektorean: talentua atxikitzea eta pertsonen motibazioari eustea' lanarengatik jaso du.

«Aspalditik nuen buruan zaintzaren eta motibazioaren kontua» aitortu digu Arrate Illarok. «Asko miresten ditut euskalgintzan diharduten pertsonak. Kaleko erabilera, ikerketak, estrategiak… gauza askoren inguruan hitz egiten dugu baina ez dugu askotan hitz egiten pertsona horien motibazioari buruz». Eta horretarako, euskalgintzan dihardutenen erantzunak biltzen aritu da. «Motibazioan -onerako eta okerrerako- eragiten duten faktoreak zerrendatu nituen, eta galdetegi bat bidali nien euskara teknikariei; egoeraren zertzelada nagusia osatzea zen helburua».

«Erantzundako gehienek esan zidaten sektore honetan lan egin nahi zutelako hasi zirela honetan lanean, bokazioa badago baina proiektuarekiko lotura afektiboak nekea ekar dezake; hori da zaindu beharreko faktoreetako bat»

 

Egin duenaz eta atera dituen ondorioez aritzeko gonbidatu dugu Arrate Illaro Etxebarria Bigarren Kafera.