IRRATIA

 «Nahiz eta ez ulertu, gustatzea nahi nuen»

Azaroan aurkeztutako 'Bidean' film labur berria aurkeztu digu etxeko dugun Imanol Gonzalez Gurrutxagak. 

Este navegador no soporta el elemento audio.


 «Oraindik kosta egiten zait aurkako norantzan ibiltzea. Aspaldi utzi nuen atzean bidegurutzea baina aurrean dut zuhaitz gorria. Oroitzen dut bidearen hasiera. Nirearen jatorri iluna». Off ahots honekin hasten da Imanol Gonzalez Gurrutxagak zuzendutako bere hirugarren lana,  'Bidean' film labur berria. Edurne Azkarate eta Unax Hayden-ek gorpuzten dituzte pertsonaia nagusiak.

Pikuondo baten bila dago Jakes, eta bidean doala Amaiarekin egiten du topo. Hori da aurkezten digun istorioa. «Nahiko kriptikoa da. Munduaren eraikuntzan zentratzen da. Emozioen unibertso bat da. Nahiz eta istorioa edo bide hori ez ulertu, hala ere gustatzea nahi nuen», aitortu du zuzendariak. «Zaila izaten da pertsonaia baten iragana eta nora doan ulertaraztea bisualki», istorioaren erronkei dagokionez, hori ere azaldu digu.

Zinebin aurkeztu zuen azaroan eta oraindik ibilbide oparoa izatearen esperoan dago. Aretxabaletan ospatzen den Huezineman ere egongo da. 'Bidean' lanaren bidea luzea izatea da helburu.