Lan munduan migratzaileek bizi duten diskriminazioari aurre egiteko bidean
Este navegador no soporta el elemento audio.
Zehar Errefuxiatuekin elkarteak lAGORAtegia deituriko proiektuaren bidez arloz arlo migratzaile eta errefuxiatuek bizi dituzten bereizkeria kasuei aurre egiteko tresnak eta baliabideak lantzen dituzte. Abendu honetan lan munduari dagokiona egingo dute publiko.
Ousmanen kasu adierazgarria abiapuntuan jarrita landu dugu auzia Marta Garcia Teran (Zehar Errefuxiatuekin) eta Mikel Mazkiaran (SOS Arrazakeria) lagun. Ousman lanetik kanporatu zuten, ia azalpenik gabe eta zegokion kalteordaina ordaindu gabe. Noraezean geratu zen, babes gabe... eta informazio justukoarekin. Zer tresna dituzte halako egoera bizi dutenek? Norengana jo dezakete?
NAIZ Irratian egindako saio berezian Txefi Roco LABeko Idazkaritza Antiarrazistako arduraduna ere izan da, arlo honetan bizi diren bereizkeriei aurre egiteko lantzen ari diren ezagutza eta tresna berriak aipatu ditu.