IRRATIA

«Liburu batean pertsonaia asko egon daitezke, bakarrik gaudenean konpainia egiteko prest»

‘Gurpilik erabili ez duten zibilizazioak existitu dira, baina ez dago istoriorik kontatu ez duen zibilizaziorik’, Ursula K. Le Guin. Literatura, bakardadearen ispilu, eta aldi berean sostengu, nolakoa den kontatu du Ainhoa Aldazabal, Skolastikako kideak, NAIZ Irratiko Bilbotarra saioan.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Bakardadea jendarte modernoetako gaitz ohikoa da, eta indibidualizazioa sistema kapitalista eta patriarkalaren ondorio logikoa besterik ez. Ainhoa Aldazabalek bakardadearen inguruko bere gogoeta azaldu du, berak idatzitako ‘Literatura: bakardadearen ispilu eta bakardaderako sostengu’ artikuluaren bitartez. 

Bakardadearen problematika aztertu du Ainhoak. Gizarte modernoetan, Kapitalismo neoliberalak, patriarkatuak eta teknologiaren eraginak,indibidualizaziora garamatzala dio bere gogoetan. Gaur egungo hiperkonektatutako munduan, benetako harreman eta komunitate zentzua galtzen ari garela dio, eta hiru estrategia nabarmendu ditu bakardadeari aurre egiteko: «Lehenengoa: pertsonekin fisikoki elkartzea da. Bigarrena: literatura irakurtzea, liburuek konpainia egiten baitigute eta gure barne mundua aberastu. Eta hirugarrena sormena da: idaztea, marraztea, eskuekin lan egitea».

Hainbat dira bere tesia osatzeko baliatu dituen liburuak, besteak beste: Lola López Mondéjarren ‘Invulnerables e invertebrados’; Almudena Hernandoren ‘La corriente de la historia’; Velma Wallisen ‘Las dos ancianas’; edo Arantxa Urretabizkaiaren ‘Zergatik panpox’.

Bakardadea emozio konplexua baita, bereziki hautatua ez denean, eta «liburu batean pertsonaia gogoangarri asko egon daiteke, bakarrik gaudenean konpainia egiteko prest».