60ko hamarkadako kontrakultura: Woodstock festibala
Gramofonoa 5x8
Este navegador no soporta el elemento audio.
Estitxu Pinatxo
60ko hamarkadan hagitz garrantzitsua eta sonatua izan zen jaialdi bat izan bazen, horixe Woodstockekoa izan zen. Garai hartako kontrakultura mugimenduaren gailurra izan zen. Imaginatu: bakea, musika eta askatasun giroa hiru egunez, milaka gazteren artean. Gaurko saioan festibalaren inguruan ariko gara eta parte hartu zuten hainbat artista eta euren kantuak gogoratuko ditugu.