IRRATIA

Donejakueko bide iluna

Azken asteetan The Guardian egunkarian atera den erreportaje baten harira, pasatako urteotan bidean gertatutako hainbat sexu-eraso argitara atera dira.

Donejakue bidea (Burkard Meyendriesch)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Geroz eta emakume gehiago ausartzen dira Donejakue bidea bakarrik egitera, bidaia intimo eta fisiko bat burutzeko asmoarekin. Pasa den urtean 230.000 emakume baino gehiagok egin zuten, horietako askok, bakarrik. Badirudi modan jarri dela eta hala saltzen digute, norberaren bizitzako bidaia izango delakoan.

Baina badu oso nabarmena den alde txar bat, sexu-jazarpen eta erasoak jasatzen dituzten emakume kopurua oso altua dela. Gaur egun oraindik estatistikoki ez dago erregistraturik, baina emakume asko sareetako hainbat leku eta forotan beraien bizipenak kontatzen hasi dira.

Datu gehiegi egon gabe ere, kasuak hor daude eta gai hontaz hitz egin beharra dagoela pentsatu dugu Bigarren Kafean.