Eskola kirolean, talde mistoak bai ala ez?
Kike Mokoroarekin aritu gara eskola kiroleko arlorik gatazkatsuenean, ziurrenik. Talde mistoak, bai ala ez? Oztopo asko ditu jolasteko modu horrek, besteak beste, fisiologia. Baina, oztopoez gain, onurak ere baditu. Eta oztopo horiek gainditzeko, ohiko joko arauak aldatzea ezinbestekoa da.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Eskola kiroleko gai gatazkatsuenetako bat jorratu dugu gaur NAIZ Irratiko KirolHaria saioan Kike Mokoroa Ordiziako Udaleko kirol teknikariarekin. Eskola kirolean, talde mistoak bai ala ez? Aldagai asko hartu behar dira kontuan afera honetan. Ezinbestekoa da irabaztea? Heziketa behetik etorri behar du, baina, goitik ere, ispilurik izan beharko du, ezta? Ohiko joko arauekin jolastu behar dugu? Galdera horiek guztien hausnarketa egin du Mokoroak.