Doinuetatik Haratago | Amancay Gaztañaga
Amancay Gaztañaga izan dugu aste honetan bere kantu kuttunak gomendatzen. Aktorea, idazlea, musikaria eta makina bat saltsatan sartuta dagoen zestoarra da Amancay, musikazale amorratua izateaz gain.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Lehen kantu kuttun bezala Smashing Pumpkins taldearen 'Disarm' kantua aukeratu du Amancayk. «Nere nerabezaroa eta Grises taldearen lehen urteak bete zituen kantua da hau, eta taldearentzat zein niretzat oso berezia da».
Bigarren kantu gisan Fever Ray taldearen 'When I grow up' ekarri nahi izan du Amancayk. «Emakume hau izugarri miresten dut, ezagutu nuen unetik inspiratzen nau, baita orain ere, batez ere bere oholtzarako jarrera».
Amancayk aukeratutako hirugarren kantua Florence and The Machine-en 'What kind of man' izan da. «Dantzako klaseetan erre arte erabili dut kantu hau, izugarri gustatzen zait, bai musikalki eta baita letra aldetik ere. Florence izugarri letragile ona iruditzen zait».
Azken kantu gisan M.I.A-ren 'Born free' gomendatu nahi izan digu Amancayk. «Artista honek denetarik egiten du: performerra da, artista plastikoa, bere bideoklipak zuzentzen ditu, izugarrizko indarra dute bere kantu eta gaiek, beti dira oso politikoak eta gainera, oso jolasetik jorratzen ditu, asko jarraitzen dut».