IRRATIA

«Azken hamar urtetan bilakaera egon da eta emakume gutxiagok uzten dute ibilbide zientifikoa»

Zientziaren eremu zabaleko beste hiru erpin izan ditugu aztergai gaur Bigarren Kafeko zientzia sekzioan Izortze Santin Gomezekin. Obeliskoak, 'Our Future in Health' proiektua eta emakume zientzialariei buruzko azken ikerketa. 

Ikasleak laborategian (Polina Tankilevitch)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Orain arte, obelisko hitza entzundakoan garaiera handiko monumentuak irudikatzen genituen. Baina hemendik aurrera, beste adiera berri bat hartu du hitzak, elementu genetiko berriak direla ezagutzera eman berri delako. Izan ere, Cell aldizkarian 'Biroideen antzeko giza mikrobiomen kolonoak' izeneko artikulu interesgarria argitaratu berri da. Obelisko izeneko horiek giza eta ingurumen-mikrobiometan aurkitutako RNA zirkularreko elementu genetikoen multzo berri ba dira. «Oraindik oso ezezagunak dira, baina badirudi proteina batzuk ekoizteko gaitasuna dutela» esan digu Santinek. 

Bestalde, 'Our future in health' proiektua ezagutu dugu; Erresuman Batuan martxan duten biobanko proiektua. Helburua bost milioi pertsonen laginak biltzea da, ditugu gaixotasunak prebenitzeko, detektatzeko eta tratatzeko modu berriak garatzeko. Dagoeneko bi milioi lagin lortu dituzte. 

Baina aurkikuntza eta proiektu interesgarriez gain, genero-arrakalaz ere aritu gara. Ikerketa baten arabera, probableagoa da emakumeak karrera zientifikoa uztea gizonezkoak baino. Horren guztiaren inguruan aritu gara Izortze Santin Gomez, Biologian doktorea eta EHUko ikerlariarekin.