Hartzailea zentroan, Durangoko Azokaren 59. edizioan
Este navegador no soporta el elemento audio.
NAIZ Irratia
‘Hartzea ematea DA!’ leloarekin dator aurtengo Durangoko Azoka. Beñat Gaztelurrutia koordinatzaileak azaldu du NAIZ Irratian kultur sorkuntzaren hartzailean egin nahi izan dutela aurten azpimarra, «dugun herrenik handienetako». Kultur ekosistemak ezinbestekoa duen katebegi honi begira izango da aurtengo azoka.