12 NOV. 2024 - 16:19h Nork irabaziko du iganden honetan Anoetako euskal derbia? Realak eta Athleticek hitzordua dute igande honetan Anoetan. Bi taldeak ere bikain iristen dira hitzordura, laugarren eta bosgarren kokatuta F Ligako sailkapenean. Partida lehiatua eta irekia aurreikusten da, horren erakusle Amaia Ugarte eta Zuriñe Iglesias adituek egindako aurreikuspena. Pasa den denboraldiko derbia Anoetan. (Jon URBE | FOKU) Este navegador no soporta el elemento audio. NAIZ irratia Anoetak azken boladako euskal derbirik irekiena hartuko du iganden honetan. Reala eta Athletic izango ditugu aurrez aurre, arratsaldeko 18:00etan abiatuko den norgehiagokan. Txuri-urdinak laugarren dira sailkapenean, zuri-gorriak bosgarren bi puntura. Oso lehia estua aurreikusten da, eta giro aparta zalantzarik gabe.