Oxigeno maximoa (VO2 max): Zer da? Zergatik da garrantzitsua eta nola neurtzen da?
Kirol medikuntzan murgildu gara beste behin, kasu honetan, bereziki erresistentzia kiroletan, ezinbestekoa den aldagai baten inguruan: oxigeno maximoa (VO2 max). Horretarako, Iñaki Arratibel kirol medikuaren laguntza izan dugu beste behin. Zer da? Zergatik da hain garrantzitsua?

Este navegador no soporta el elemento audio.
NAIZ irratia
Oxigeno maximoaren ezagutza ezinbestekoa da eliteko kirolean, bereziki erresistentzia kiroletan. Dena den, akaso interesgarriagoa izan daiteke kasu batzuetan azpi-maximoetan norbanakoak duen ekonomia ezagutzea, hau da, intentsitate maximora heldu gabe zenbat oxigeno kontsumitzen dugun jakitea. Baina zergatik da garrantzitsua oxigeno maximoa? Zer da eta nola neurtzen da? Galdera hauek eta gehiago erantzun dizkigu Iñaki Arratibel kirol medikuak.