«Txinan ekoizturiko zainzuriak edo Kenian egindako lekak erostea normala iruditzen zaigu»
'Laborantza herrikoiaz bizi eta elika gaitezen. Aldarri horrekin egingo da ostiraletik igandera Lurramaren 19. ekitaldia Miarritzeko Irati aretoan. Antolakuntza taldeko kide den Iker Elosegirekin aritu gara Bigarren Kafean.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Lurramaren helburu nagusietako bat zein den azaldu digu Elosegik. Nola azaldu hiriko jendeari, baserritik urrun daudenei, zer den laborantza herrikoia; beti izan da pedagogia asmoekin egindako ekimen bat». Aurtengo gaia laborantza herrikoiaz bizi eta elikatzearen ingurukoa da. «Ikusi dugu urte hasiera honetan egon direla manifestazioak, zailtasunak badira; oinarrizko arazo larriak konpontzeko ez da ezer egin. Laborarien partez entzun dugu gehiago sufritu zutela duela bi urte orain baino; nahiz eta irabaziak nahikoa ez izan duinki bizitzeko, hobeki bizi gara gu beste industria batzuk baino, hor bada zerbait».
Egungo testuinguruan, laborantza herrikoiak bizirauteko baliabide gehiago ditu eredu industrialak baino. ««Gurpil zoro honetan gauza asko daude: batetik klima aldaketa eta bestetik kapitalismo liberalak sortzen duen logika; Txinan egindako zainzuriak edo Kenian egindako lekak erostea normala iruditzen zaigu».
Ohi bezala, egitarau anitza osatu dute, adin guztietako bisitariei zuzenduriko ekitaldiekin. Mintzaldiak, haurrentzako ekintzak, jan-edanerako aukera, kontzertuak… «Lurraman erakusketak daude, baina gure helburua ez da 100 behi desberdin erakustea; gure helburua da azaltzea laborarien etxoletako prozesua».
Entzun Iker Elosegirekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.