IRRATIA

Bauman eta Innerarity pentsalarien bidegurutzean

Garai eta eremu ezberdineko pentsalariak izan arren garaiko errealitatean zuzeneko eragina izan duten autoreak dira Zygmunt Bauman poloniarra eta Daniel Innerarity euskalduna. Bien hausnarketekin osatutako lana da ’Bauman et Innerarity, penseurs contemporains’ (Eguzki Urteaga, Harmattan, 2024) .

‘Bauman et Innerarity’ liburuaren azala (NAIZ Irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Harmattan argitaletxearekin argitaratu berri du Eguzki Urteaga soziologoak Zygmunt Bauman eta Danniel Innerarity filosofoen pentsaeran sakontzen duen lana. Egilearen esanetan adin; jatorri geografiko, diziplina eta bizitza ibilbide ezberdina izan arren bat egiten dute biek egungo gizarteek bizi dituzten eraldaketa sakonak lantzean. 

Bien lanek zuzeneko eragina izan dute eguneroko bizitza politiko eta sozialean eta hauen gako nagusiak bildu ditu Urteagak bere azken liburuan. 

NAIZ Irratian azaldu du testu eskuragarri bat osatu nahi izan duela, bi pentsalari hauen esanak jasotzeko.